MADA WORK IN PROGRESS
Amaia Lejarreta Onaindia (Durango, Bizkaia, 1983ko apirilaren 23a) artista plastikoa eta makilatzaile profesionala da. Bere ikasketak goiz hasi zituen, Batxilerto artistikoaren alde egin zuen eta ondoren Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean pinturan espezializatuz. Azken urteotan artista multidisziplinartzat du bere burua beste esparru artistiko ezberdinak esploratzen dabilelako. 2023ko abenduan Durangoko Azokan ‘Erro’ izena duen ikus-entzuneko laburra sortu eta zuzendu berri du. Janire Etxabe, Jon Mendizabal eta Ines Osinagarekin batera bere ibilbide artistikoan pausu berri bat emanaz.
Gaur egun , ‘Erro’ film laburreko pertsonaia nagusiaren bizitza kontatzen duen ‘Mada work in progress’ ikuskizuna arte eszenikoetara eramateko lanean dabilburubelarri.